XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, aintziñatasunari jarraittuz, pertsonai ohorezkuenak Kristo edo Ama Birjiñia dittugu, titulodun barrixenak San Migel eta Banderaduna izanik.

Eta tituluak nola lortzen diran ikusteko, pentsatu daigun adibidez San Juan, B-2, hilltten dala.

Ondorenguak leku bat aurreratuko daue, B-3kua B-2ra pasatuz, B-4kua B-3ra, etab; San Migel San Simonen lekura doia, Banderaduna San Migel izango da eta Apostolugai zaharrenak, 1tek, Banderadunaren titulua hartuko dau, bigarren Apostolugaixa lehenenguaren lekura doiala, etab..

Aldaketa sistema honek dakar San Pedroren erreskadakuak Kristo izatea aillagaitteko bidia daukoilla, eta San Pablorenak berriz Ama Birjiñaren oiñordekuak dirala.

Ikusten dozuen moduan, San Migelek alde batera edo bestera egitterakuan erabakitten dira gaiñetiko tituluak.

Adiñagatik edo gaixorik dauelako, sarrittan gertaketan da tituloduna gauza ez izatia prozoziñuan Apostolu jantzitta ibilltteko.

Honelakuetan, berak aukeratutako kofraderen batek ordezkatuko dau, baiña hill arte titulua beria izango da, aintziñatasuna errespetatuz.

Bestalde, Kristo eta San Migel ez dira ixa iñoiz titulodunak, gorputz haundiko gizonak bihar dauelako izan.

San Migel gaiñera, haiñ harmadura astunarekin Sakramentu Santuaren aurrian adoraziñoko bueltak aidoso emuteko, mardula eta ibillera kementsua dakona izango da derrigorrez.

Apostoladuko Kofradixiaren partaidientzat Korpus egunekua da urte guztiko ospakizunik garrantzitsuena, eta Meza Nagusira joaterik ez daukoiñ ezkero, goizeko zortziretako mezatan izango daue jaunhartze jenerala.